Adineko emakume bat harrapatu dute Otalora kalean, arinki zaurituz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 24a

Otalora kaleko zebra bide baten izan da istripua, Bolintxo okindegiaren eta Deba Garaia etxe agentziaren ondoko zebra bidean, hain justu. 10:30ak aldera gertatu da eta trafikoa Zarugalde kaletik desbideratzen ibili den udaltzainetako batek adierazi duenez, 80 bat urteko emakumea arinki zaurituta eraman dute ospitalera, buruan kolpe txiki bat hartu duelako. Orain gertaeraren gaineko txostena egiten dabiltza eta orduan izango ditugu zehaztasun gehiago. Ertzaintza ere gerturatu da, baina ezer larririk ez zela ikusi ondoren joan egin dira. Ezin da ahaztu gidari batek baino gehiagok salatu duela zebra bide horretan ez dagoela ikusgarritasunik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak