Aurkeztu dute Astoreren pilota arropa linea berria

Txomin Madina Milikua 2012ko api. 23a, 17:59

Arrasaten egindako ekitaldianegon dira Aspe eta Asegarceko punta puntako pilotariak, besteak beste, domekako binakako finala jokatuko duten laurak: Xala, Laskurain, Titin III.a eta Merino II.a.

Asegarce eta Aspe enpresetako pilotariek Astore etxeak egindako jantziak izaten jarraituko dute aurrerantzean ere, diseinu aldetik eraberrituta datozen jantziak hain gainera. Gaur aurkeztu dute Arrasaten arropa linea berria eta bertan izan dira punta puntako pilotariak; besteak beste, Martinez de Irujo, Olaizola II.a, Bengoetxea VI.a eta baita domekan jokatuko den eskuz binakako finala jokatuko duten bikoteak ere: Xala eta Laskurain; eta Titin III.a eta Merino II.a.

Pilotariak gustura agertu dira arropa linea berriarekin. ''Irudi aldetik aurrekoak bagino gehiago gustatu zaizkit, eta kalitate aldetik beti bezalakoak izango direla uste dut: oso onak" azaldu du Martinez de Irujok. Merinok bere aldetik, esan du partida eta entrenamenduetan ez ezik, kalean erabiltzeko arropak ere badirela. 

Final ''gogorrean'', gakoa ''atzean''

Domekan Bilbon jokoan egongo den eskuz binakako txapelketaren finalaren harira, Laskurain plaentxiarrak adierazi du finalera begira momentuz lasai dagoela, nahiz eta jakin badakiten  gogorra izango dela partida. Merino II.ak bere aldetik esan du gakoa atzeko jokoan egongo dela, eta orain arte txapelketa osoan egin bezala, euren jokoa egitea dela asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak