Nubi Elkartea berriz bueltan

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 23a

2011. urte bukaeran bere eginkizunak bertan behera utzi behar izan eta gero, Arrasateko Sahararen lagunen Nubi Elkartea martxan da berriz ere. Horri esker, 'Oporrak bakean' programa abian jarri dute aurten ere. 

Nubi Elkartea 2004. urtean sortu zuten Arrasaten, Saharan jasaten dituzten bizi baldintzen berri eman eta gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzeko helburuekin. 2011n bertan behera utzi behar izan zuen bere jarduera, eta orain bueltan da berriz ere: ibarrean bizi diren saharar batzuek elkartearen eginkizunak berriz martxan jartzeko konpromezua hartu dute.

'Oporrak Bakean'

Nubi Elkartearen etapa berri honi esker, 2012ko Oporrak Bakean programaren lehen urratsak ematen hasiak dira dagoeneko. Asmoa da uztaila eta abuztuan Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren 11 urteko bi neska-mutiko gurera ekartzea, aste batzuetan behintzat kanpamenduetako bizimodu gogorra alde batera utzi, eta, beste edozein haurrek bezala, udako oporretaz gozatzeko.

Interesatuek 685 72 48 17 telefono zenbakira deitu dezakete, edota nubielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak