Nafarroako etorbidea industrialdearekin lotzen du Zalduspe-Osinagako oinezkoendako pasaguneak, eta zubiaren egitura nola dagoen aztertu nahi dute; horretarako, hainbat lagin hartuko dituzte. Pasagune ondoan jarriko duten garabia arduratuko da lagin horiek hartzeaz, eta arrasatearren segurtasuna bermatze aldera, itxi egingo da.
Udal iturrien arabera, egitura azkarregi ari da herdoiltzen, eta horixe da, hain justu, aztertu gura dutena. Laginek eskaintzen dituzten emaitzen arabera erabakiko du Udalak arazo horri zelan egin aurre.