Arrasateko Errugbi taldeak Garagardo egunean zazpiko errubgi txapelketa prestatzeko lagunarteko txapelketa jokatu zuen zapatuan Mojategin. Hasierako asmoa zen arrasatearrek Elorrio eta Durangoko taldeak hartzea, baina azken talde honek 20 jokalari eraman zituenez, bi taldetan banatzea erabaki zuten. Gauzak horrela, hiru talderen arteko txapelketa izan behar zena, lau taldeetakoa bilakatu zen.
Bi garaipenekin, arrasatearrek txapelketako bigarren postua lortu zuten: nahiz eta etxean jokatu, Igor Isasiren mutilek ezin izan zuten etxeko lagunarteko txapelketa eskuratu. Elorrio eta Durangoko lehen taldeen aurka garaipena lortu zuten, baina ezin izan zuten Durangoko bigarren taldea mendean hartu. Azkenean, talde zuri-moreak txapelketako bigarren postua eskuratu zuen.
Bi garaipen (Arrasate eta Durango) eta berdinketa batekin (Elorrio) Durangoko bigarren taldeak eskuratu zuen zapatuan Mojategin jokatutako txapelketa. Zapatuko txapelketan partidurik irabazi ez zuen talde bakarra Elorrioko errugbi taldea izan zen.
Beste bi lagunarteko txapelketa
Zapatukoa Arrasateko taldeak Garagardo eguneko txapelketa prestatzeko jokatuko duen hiru txapelketatik lehenengoa izan da. Izan ere, Mojategin jokatu zuten bi taldeek lagunarteko txapelketa bana antolatuko dute. Arrasatearren hurrengo hitzordua maiatzaren 5ean Durangoko Arripausueta zelaian izango da.