71 eta 67 irabazi dio MUk San Cernini

Julen Iriondo 2012ko apirilaren 23a

Mailari eusteko irabaztea garrantzitsua izango den hiru partiduetatik lehena poltsikoratu dute arrasatearrek; 17 punturainoko aldea izan zuten, baina laugarren laurdenean erlaxatu eta larri ibili ziren azkenerako.

Lehenengo hiru laurdenetan kontrolpean izan zuen partidua Mondragon Unibertsitateak. Txukun egin zuten lana arrasatearrek, baina ez zuten lortu partidua erabakita uztea: "Hori saskibaloian arriskutsua izaten da; laugarren laurdenean, partidua erraz ikusita, erlaxatu egin dira jokalariak. Gauzak oso zail jarri dizkigute aurkariek", zioen Josu Larreategi etxekoen entrenatzaileak.

Arrasatekoek denbora askoan izan zuten markagailuan 17 punturainoko aldea, baina azken laurdenean galdu egin zuten abantaila hori eta azken baloi jabetzetan larri ibili ziren.

Defentsako lanean behera egin zuten partidu amaiera horretan, eta hirukoetan eta hegaleko barneraldietan ere ez zuten egun onena izan. Dena den, garaipena etxean geratu zen. Datozen bi partiduak irabaztea oso inportantea izango da maila eusteko.

Eguneko bitxikeria izan zen San Cerningoak galduta ibili zirela Arrasaten, eta berandu ibili ziren hasierarako iristeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak