Mondrako neskek bana berdindu dute Osasunaren aurka

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 22a

Mondrako neskek bana berdindu dute Osasunaren aurka. Hala, Andoni Ezkurra eta Jon Zuloagaren neskek matematikoki lortu dute maila mantentzea. Lehen zatia etxekoendako izan da, eta nagusitasun hori Lide Zubiagaren golarekin islatu da markagailuan. Bigarren zatian, baina, Osasuna gehiago izan eta partidua berdintzea lortu du. Osasunak ere puntu bat nahikoa zuen maila mantentzeko eta beraz, berdinketarekin pozik geratu dira bi taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak