Giro ederra atzo Gaztetxe Egunean, beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili arren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 22a

Apiril osoan zehar ospakizunekin dabiltza Arrasateko gaztetxean. AGAKOk 21 urte bete dituela ari dira ospatzen, hain justu. Bada, hileko egun seinalatuenetako bat izaten da Gaztetxe Eguna; zapatuan ospatu zuten. Beste urte batzuetan baino gazte gutxiago batu ziren, baina giro ederra izan zen nagusi. Goizeko eztabaida saioaren ostean, trikitilarien eta gaztetxeko bertso eskolako kideen eskutik girotutako poteoa egin zuten. Luze jo zuen poteoak, 16:00etan hasi ziren-eta bazkaltzen. 50 bat lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan. 

Bazkalostean Azkaiter Pelox musikari bergararrak kontzertu bikaina eskaini zuen, ikusleekin ohikoa duen feedback-a lortuz. Gero kalejiran irten ziren, bozgorailuekin musika herri osora zabalduz. Kalejira "iazkoa baino lasaiagoa" izan zela esan digute. Hori bai, eguna borobiltzeko, jende asko eta sekulako giroa izan zen gaueko ska festan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak