Jon Muruamendiaratz entrenatzailearen arabera, porrota justua izan da eta igarri da zergatik dagoen Anaitasuna sailkapeneko lehen postuan: "Oso maila ona dute, orain arte ikusi ditudan taldeen artean onenak dira zalantza barik". Hala ere, pozik zegoen taldearen lanarekin: "Lan handia egin dute eta azken minutura arte ez dute etsi; askoz gehiago ezin da eskatu". Etxekoen gola lehen zatiko 35. minutuan heldu da. Galdu arren, aurkari zuzenek ez dute punturik lortu eta distantziak berbera izaten jarraitzen du oraingoz: bost puntu. Hori bai, aldea gainditzeko partidu bat gutxiago geratzen da.