Hain justu ere, Gazteluondo-Olarte guneak (goiko aldea), goizez orokorraren ordutegi bera izango du, baina arratsaldez sarriago zabalduko dute: astelehen, martitzen, eguazten eta domeketan, 19:30etik 21:00ak arte. Eta San Frantzisko-Olarte (beheko aldea) guneari dagokionez, Zerkaostetaren ordutegi berezia aplikatuko diote: goizez astelehenetik zapatura 07:30ean-12:00ak arte zabalduko dute. Domeka eta jaiegunetan itxita izango da. Arratsaldeetan, berriz, martitzenetan zabalduko dute, 19:30etik 21:00ak arte
Aparkatzea ere zaindu
Zirkulazioaz gainera, aparkatze kontuak ere zaindu gura dituzte alde zaharrean. Kasu horretan, ezin izango da aparkatu Iturriotz, Erdiko, Ferrerias, Maala, San Frantzisko eta Olarte (beheko aldea), Zerkaosteta (beheko aldea) eta Mitarte kaleetan. Gazteluondon eta Olarteko goiko aldean, berriz, markatuta dauden guneetan aparkatu ahal da.
Seinaleak estalita
Dagoeneko ordutegi berriak azaltzen dituzten seinaleak jarrita daude kaleen hasieratan, baina estalita daude oraingoz. Seinale horiek maiatzaren 7an jarriko dira bistan, legez indarrean sartzen denean antolaketa berria. Horren ostean, ordutegi berria jarriko da indarrean.
Mugikortasuna bultzatu
Honela azaldu du Udalak alde zaharreko oinezko gunearen antolaketa berria martxan jarri izanaren erabakia: "Alde zaharreko antolaketa berriarena Udalak mugikortasuna bultzatzeko eman duen pauso bat da. Garraio publikoa bultzatzea, bide gorrien sarea indartzea, garabi zerbitzuaren berrantolaketa, seinaleztapena hobetzea edota doako TAO ezartzea dira eskuartean darabiltzan asmoetako batzuk. Zentzu horretan, Udalak duen beste helburu bat da oinezkoen espazioak zabaltzea".