Bihar Gaztetxe Eguna, 21. urteurrena ospatzeko

Ubane Madera 2012ko api. 20a, 15:14

Aste osoan izan dira gaztetxearen 21. urteurreneko ekitaldiak; gaur, egubakoitza, lau talderen kontzertua izango da; bihar, zapatua, egun osoko ospakizuna; eta etzi, domeka, poesia musikatu saioa.

Zorioneko dabil Arrasateko gaztetxea, AGAKOk ibilbidea hasi zueneko 21. urteurrena ospatzen dabiltza-eta apirilean. Aste osoko ekitaldi sorta izan dute orain. Eta amaiera borobila emango diote astebururako antolatu dituzten ekitaldiekin.

Kontzertuak

Gaurko egunari dagokionez, 22:00etan hasita, Astakask, Diktadura, Material Rechazado eta Kaleko Urdangak taldeek kontzertuak egingo dituzte (sarrera: bost euro).

Gaztetxe Eguna

Bihar, zapatua, egun osoko jaia izango da: Gaztetxe Eguna. 11:00etan hasiko dituzte ekitaldiak, gazte eztabaidekin. 13:30ean, triki bertso poteoa egingo dute, eta goiza amaitzeko, herri bazkaria 15:00etan. Bazkarirako txartelak Irati eta Basati tabernetan eskura daitezke, bost eurotan.

Arratsaldeari dagokionez, berriz, 18:00etan, Azkaiter Pelox bergararrak disko berriko abestiak aurkeztuko ditu. Kalejira egingo dute 20:00etan, eta eguna bukatzeko, ska festa 22:00etan Skasti eta Luz de Putas taldeekin.

Astea bukatzeko, domekan, ain_1 larralde poesia musikatu saioa egingo dute.

Datorren astean ekintza gehiago

Ez dira, baina, oraingo asteburuan izango AGAKOren 21. urteurreneko azkeneko ospakizun ekitaldiak. Bestelakoen artean, apirilaren 28rako 16:30etik 22:00ak arte umeen jolasak, zirkoa, eta besteak beste, La banda del abuelo, Mery May and Bang Bang eta Transit Blues taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Eta bitartean, bi hitzaldi (emakume indigena eta nekazaritzaren gainekoa apirilaren 24an eta etxebizitzen gainekoa apirilaren 25ean) eta, batzar orokorra (apirilaren 27an) ere egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak