Herrizaingo Sailetik heldu da debekua. Gaur, egubakoitza, 19:00etan ziren ongi-etorri ekitaldia egitekoak Herriko Plazan, baina azkenean ez dute egingo; debekua ailegatuta, "erantzukizunez" jokatzea erabaki dute antolatzaileek, Arrasateko 'Herrira' taldeak. Iragarri dute, hori bai, "herritarren nahia eta maitasuna indarrez desagerrarazten saiatzen diren arren, "Gazta"k jasoko duela merezi duen ongi-etorria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.