LKS Taldea saritu du Gipuzkoako Bazkundeak

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 19a

Gipuzkoako Bazkundeak Arrasateko LKS Taldea saritu du. Zerbitzu enpresa onenaren saria eman zion atzo Gipuzkoako Bazkundearen urteroko hitzorduan, Donostian. Fermin Garmendiak eta Alberto Gorroñogoitiak, LKSko bi negozio ereduen zuzendariek, jaso zuen saria. "Kalitate eta eskulan kualifikatu maila handiko lanpostuak sortzearren eta bere izaera berritzailearengatik" jaso du saria LKSk.

Beste lau sari ere banatu zituen Bazkundeak, Gipuzkoako enpresak saritzeko urteroko hitzorduan.

  • Enpresa txiki eta ertain industrial onenaren saria, Credeblugek jaso zuen.
  • Nazioartera zabaltzeko egindako ahaleginagatik Arcorta Forging Groupek jaso zuen saria.
  • Kutxak ere jaso zuen saria, izan duen ibilbideagatik.
  • Eta urteko enpresaburu onenen saria, azkenik, Eduardo Junkerak eta Alfonso Urtzainkik jaso zuten, biak ere Egile Corporation XXIekoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak