Komiki solasaldiak bihartik Kulturaten

Edu Mendibil 2012ko apirilaren 18a

Antonio Altarriba idazle ezagunaren gidaritzapean, komiki solasaldiak antolatu dituzte Arrasaten. Lehenbiziko saioa, Art Spiegelmanen 'Maus' lanari eskainitakoa, bihar, eguena izango da Kulturaten. 

Maiatzerako eta ekainerako beste bi saio iragarri dituzte. Hain zuzen ere, maiatzaren 24an David Mazzuchelliren Asterios Polyp lana izango dute aztergai eta ekainaren 14an Jiro Taniguchiren Barrio lejano landuko dute. Gazteleraz izango dira saioak, 18:30ean eta 20:30ean.

Antonio Altarribaren eskutik
Esan bezala, solasaldien koordinatzailea Antonio Altarriba (Zaragoza, 1952) izango da. El arte de volar komikiaren gidoi autobiografikoa (Kim ezagunak ilustratutakoa) da haren lanetako bat. EHUko  irakaslea, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du Altarribak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak