Hitzaldian esango dute, besteak beste, makrobiotika garapen pertsonalerako herraminta bat dela eta ez elikadura soil bat. Gaineratuko dute makrobiotikak fundamentu teoriko-praktiko batzuk dituela eta bakoitzak bere errealitatera aplikatu eta egokitu behar dituela.
"Osasunaren eta biziraupenaren arteko zientzia eta artea da; gizakiaren elikadura, bizimodua eta ingurugiroa beraren erlazio eta interakzioaren bidezko ikerketarekin oinarritzen delarik. Bizimodua eta jateko hautatzen dugunak gure osasunean eta ongizatean bereziki eragingo du. Beraz, makoribiotikak, janeurri eta bizimodu egokiaren garrantzia nabarmentzen du" diote antolatzaileek.