Oriorako ezik lekua dago oraindik Txatxilipurdiren udalekuetarako

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko apirilaren 17a

Urtero moduan, aurten ere izen-ematea zabaldu orduko bete ziren Oriorako udalekuetarako bi txandatarako plazak. Badira baina beste aukera batzuk Txatxilipurdik kudeatzen dituen udaleku itxietan parte hartzeko; horien artean, Bergarako Jardun elkartearekin elkarlanean, 10-12 urte bitartekoendako, Zerainen dagoen Irrien lagunak aterpetxean burutuko dituztenak. 14-16 urte bitartekoendako den Kosta ala kosta udaleku ibiltarirako izen-emateak ere harrera ona izan duen arren, badira aukera batzuk oraindik. Horrez gainera, udaleku irekiak ere izango dira aurten, 2-10 urte bitartekoendako; maiatzaren 11n amaitzen da izena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak