San Juanei forma ematen hasteko hitzordua

Ubane Madera 2012ko apirilaren 16a

Bihar, martitzena egingo dute San Juan jaiak "guztion" artean antolatzeko bigarren bilera. Hitzordu irekia da hori, beraz, interesa duen edozeinek parte har dezake ekimenean. Hitzordua Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan da,19:00etan.

Apirilaren 3an abiarazi zuten herriko jaiak antolatzeko prozesu partehartzailea. 25 lagun elkartu ziren lehen batzar hartan, euren ekarpenak eginez. Hala, biharko batzarrean ideia horiek landu eta Sanjuanei forma ematen hastea da asmoa. 

Kepa Urteaga Kultura zinegotziak azaldu du zein den prozesu partehartzaile horren helburua: “Jendeak parte-hartzen ez badu, jaiak hil egiten dira" (…) "Badakigu lehen bi egunetan –San Juan bezpera eta San Juan eguna- jende askok hartzen duela parte, baina hurrengo egunetan behera egiten du parte-hartzeak. Beraz, horiek ere indartzea da nahi duguna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak