Zerrajera kaleko murrua, behera

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 16a

Suhiltzaileak Arrasateko Zerrajera kaleko murru zaharra botatzen ibili ziren atzo, eguerdian zati bat jausi eta emakume bat zauritu eta gero. Aztarnen arabera, goizeko euriteen ondorioz gertatu zen lurjausia. Zorionez, emakumeak zauri arinak bakarrik izan zituen eta ezer larriagorik ez zen gertatu. Udaltzainak segituan joan ziren bertara. Arratsaldean, zati gehiago behera etortzeko arriskua zegoenez, suhiltzaileek bota egin zuten murrua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak