Hirugarren jarraitzen du MUk, baina zailagoa du mailari eustea

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko apirilaren 15a

Datorren asteburuan hasiko du jaitsiera faseko bigarren itzulia, eta jokatu dituen bost partiduetatik hiru, behintzat, irabaztea da MUren helburua, Lehen Nazionalean jarraitzeko.

77 eta 72 galdu zuen MU saskibaloi taldeak atzo La Salleren kontra eta zailagoa du orain mailari eustea, Lehen Nazionalean geratzea, alegia. "Oraindik hirugarren postuan jarraitzen dugu, baina La Salleren kontra galduta, egia da estutu egin dela mailari eusteko aukera", aitortu du MUko entrenaileak, Josu Larreategik. "Hala ere, itxaropentsu gaude", jarraitu du.

Hiru etxean eta bi kanpoan
Datorren asteburuan, jaitsiera fasearen bigarren itzulia hasiko du MUk. "Bost partidu dira. Horietatik hiru etxean jokatuko ditugu eta bi kanpoan. Helburua da hiru partidu, behintzat, irabaztea eta partidu horiek izan daitezke San Cernin eta Biok Zerbitzuak taldeen aurka etxean jokatuko digunak eta Durangokoa, Tabirakoren aurka", azaldu du Josu Larreategik. Bigarren itzuliko lehen partidua zapatuan jokatuko dute San Cerninen kontra, 18:00etan Iturripen.
Lehen Nazionaleko mailaren jaitsierako lehen itzulian, bost partidutatik lau irabazi egin ditu MUk eta emaitza "bikaina" izan dela esan du Larreategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak