Puntu garrantzitsuak lortu ditu Mondrak Hondarribiri 2-1 irabazita

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko apirilaren 14a

Lehenengo zatian nahiko parekatuta ibili dira Mondra eta Hondarribi; 0-0ko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, Arrasateko Markel Crespok gola sartu du eta markagailuan aurretik jarri dira Mondrakoak. 

Hala ere, laster heldu da berdinketa; epaileak falta bat adierazi du eta penaltia etorri da Mondrakoen kontra, Hondarribik hori aprobetxatu egin du eta gola sartu du. Falta horretan gainera, Mondrako Julen Zaitegi jokalaria kanporatu dute eta Arrasatekoak 10 jokalarirekin gelditu dira. Hala ere, ondoren Mondrako Andoni Aizpuruak gol erabakigarria sartu du eta azkenean Mondrakoek irabazi dute partidua. Puntu garrantsitsuak lortu dituzte arrasatearrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak