1966ko ekainaren 22an inauguratu zen Garibai etxeko udal biblioteka. Egun Gazte bulegoa dagoen tokian zegoen, bigarren pisuan. Liburuzaina Maria Urbana Juldain izan zen. Gero, Monterron jauregira pasa zen Garibai etxekoak ez zituelako baldintzak betetzen. Kultur etxe moduan ireki zuten, orduan Arrasaten ez zegoen-eta kultur etxerik.

Garibai etxetik Monterron jauregira
Mari Carmen Fernandez izan zen Garibai etxetik Monterron jauregira biblioteka lekualdatzeaz arduratu zena eta 1987ko ekainera arte bera izan zen arduraduna. 1987ko uztailaren 1etik gaur egunera arte, berriz, Mertxe Perez de Ciriza da udal bibliotekako arduraduna: "Garibai etxeko bigarren pisutik Monterronera pasatzea salto handia izan zen, pisu bakarretik hiru pisutara pasa ginen. Baina gerora, Monterronek ez zituen hainbat baldintza betetzen eta zailtasun handiak zeuden obrak egiteko. Metro koadro aldetik txiki geratu zen eta irisgarritasun aldetik arazo larriak zituen", dio.
Kulturate: "Jauzi kuantitatiboa zein kualitatiboa"
Kulturate 2007an ireki zuten: "Jauzi kuantitatiboa zein kualitatiboa izan zen. Kuantitatiboa, zerbitzuaren metro koadroak hirukoiztu ditugulako eta kualitatiboa aukera eman duelako Monterronen eskaintzen ziren zerbitzuen kalitatea hobetu eta zerbitzu berriak gehitzeko", azaldu du Perez de Cirizak.
Era berean, "badago non hobetu" eta erabiltzaileen kexa eta iradokizunei zabalik daude. Horren harira, biblioteka parte hartzailea izateko bidean jarri direla deritzo arduradunak: "Uste dut herritarrek ulertu dutela udal biblioteka denon artean egin behar dugula".
LIBURUAREN EGUNAREN HARIRA ANTOLATUTAKO EKINTZAK
martitzena, hilak 17
18:30 Euskarazko literatura solasaldia: Haizea Kontra, Patxi Iturregi. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
eguaztena, hilak 18
18:00 Maite Frankoren ipuin kontaketa: Isilka misilka isiltasunaren zaindaria. Adina: 5-8 urte. Santa Marinako auzo bibliotekan.
eguena, hilak 19
18:30 Komiki solasaldia: Maus, Arte Spiegelman. Jokin Zaitegi gelan.
egubakoitza, hilak 20
19:00 Mimi Barthelemy eta Alexis Diaz Pimienta ipuin kontalariak. Areto nagusian.
hilaren 23tik maiatzaren 7ra arte, El placer de leer argazki erakusketa. Kulturateko klaustroan.
egubakoitza, hilak 27
20:00 Biodiskografiak emanaldia, Iban Zaldua, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguezen eskutik. Kulturateko areto nagusian.
domeka, hilak 29
20:00 Musika eta poesia emanaldia: Albertu Urretxo (tronboia) eta Marion Desjaques Huguel (arpa). Kulturateko areto nagusian.