Urteetan zehar etxean gordeta izan ondoren, herritarrei erakutsi gura izan du Iñigezek eta haren iloba den Alaitz Iñigezen laguntzarekin Harresi aretora eraman dituzte iorain bilduma horretako lan batzuk.
Erakusgai dauden artelanen egileen artean, Arrasatekoak ere badaude, horien artean: Gloria Martinez, Fortunato Bedia eta Josu Iñigez, Julio Galarta. Galartarenak hain justu 4 daude, garai bateko Arbolapeta eta Otalora kalearenak, besteak beste.
Izen handiko artisten lanak
Herriko artisten lanez gainera, izen handiko artisten lanak ere eraman dituzte Harresi aretora: Bay-Salaren Donostiako portuaren irudia; Garcia Barrenaren lan bat eta Madrilgo Carmen Chamorroren mendi pasai bat, horien artean.
Horiek guztiak Arrasateko Harresi aretoan izango dira Apirilaren 15era bitartean. Gaur, egubakoitza, 18:99-20.00era eta zapatuan eta domekan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00era. Ikusteaz gainera, erosteko aukera izan daitela gaineratu du Alaitz Iñigezek.