'Arrasate, Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenean' hitzaldi zikloa gaurtik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 18a

Nafarroako konkistaren 500 urte betetzen diren urte honetan, Zuztarrak Errotuz taldeak, Nabarralde eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin, herritarrek gertaera hori hobeto ezagutzeko hitzaldi ziklo bat antolatu dute; gaur, eguaztena izango da lehena. Bost hitzaldi izango dira guztira, maiatzaren 16ra bitartean. Hitzaldi guztiak eguztenetan izango dira, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian.

Zuztarrak Errotuz taldearen bultzadaz izan da posible hitzaldi ziklo hori, Nabarralde elkartea eta Arrasateko Udala bidelagun izan dituztelarik. Diotenez, "konkistatzaile arrotzek kontatu edo ezkutatu" duten historia argitzen saiatuko dira: "Gertakizun tamalgarri hartatik 500 urte iragan diren arren bizirik irauteko eta, berriro ere, geure buruaren jabe izateko borondate irmoarekin jarraitzen dugu. Euskal Herria da gure nazioa, Nafarroa gure estatua. XXI. mendean aurrera goazen heinean, gure iragan lapurtua, historia berreskuratu eta ezagutarazi nahi dugu, gure etorkizuna eraikitzeko. Horixe baino ez dugu bilatzen".

Bost hitzaldi eta erakusketa bat

Hitzaldi zikloak bost saio izango ditu, eta hizlariak gaian adituak izango dira. Gaur, eguaztena, Beñi Agirrek Nafarroa, euskal estatuaren historia hitzaldia egingo du –19:00etan hasita, Kulturateko areto nagusian–. Hona hemen antolatzaileek prestatu duten egitaraua: 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak