Arrasate literatura lehiaketetan 138 idazlan jaso dituzte

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko apirilaren 12a

Pozik daude AEDn 25. Arrasate literatur lehiaketetara jasotako lanekin, iazko parte hartzea ia bikoiztu egin dute; igoera hori modu berezian nagusien mailan izan dela nabarmendu dute. Ohikoa denez, ipuinen atalerako bidali dira lan gehien, 95 hain justu. Gainontzeko atalei dagokionez, 15 poesia jaso dituzte eta 28 bertso-paper.

Sari banaketa maiatzaren 10ean izango da Kultur ateko Jokin Zaitegi aretoan, arratsaldeko 6:30ean. Ekitaldi horretan Jasone Osoro idazlea izango dute gonbidatu. AEDtik eskerrik beroenak eman nahi dizkie herriko ikastetxeei, lehiaketan parte hartzeko egindako ahaleginagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak