Kooltur Ostegunak gaur: Izate

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko apirilaren 12a

Donibane Ziburuko Gaztetxean 1999an sortutako laukotea izango da gaur, apirilak 12, Kooltur Ostegunak ekimeneko protagonista. Rock estilo zabalean, musika indartsua egiten dute, erritmika eta melodia uztartuz. 

Claire abeslariak duen sentimendua transmititzeko gaitasunak eta post-hardcore finena, rock biziena zein giro akustikoagoak lantzeko duten abilezia dira Izateren ikur. Skunk&Ansi taldearen eragina dutela diote taldekideek, zuzenean ere, euren bertsio bat egiten dute. Hainbat maketez gainera, autoekoiztutako bi disko kaleratu dituzte: 2006an Diska eta 2011n Gure negu hotzak; azken horretako kantuak izango dira bereziki gaurko kontzetuaren oinarri. Hitzordua, Arrasateko gatztxean, 22.00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak