Bihar, eguena, apirilaren 12an, haurrentzako ekintza berezia antolatu du Arrasateko Udalak Txatxilipurdiren laguntzarekin arratsaldeko 17.00etatik 19.00era bitartean Musakolako igerilekuetan. Adinka banatutako bi gunetan, uretan jolasteko materiala eta jolasak izango dira: igerileku txikian, 0-6 urtekoendako eta 7 urteko gorakoek berriz, igerileku handia izango dute jolastoki. 8 urtetik gorakoak heldu batekin joan behar izango dira. Ekintzan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik. Abonatuek doan izango dute eta ez abonatuek, berriz, sarrera ordaindu beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.