Arrasateko alderdi jeltzaleak ospakizun berezia egingo du domekan, hilak 15. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, egun horretan hildako alderdikideak gogoan izango dituzte 11:00etan San Juan bataiatzailearen parrokian egingo den Meza Nagusian. Meza amaitu ostean, gura duten guztiendako luncha egongo da Batzokiko tabernan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.