Horazio Argarate: "Eragozpenik gabe eta jende etorrera politarekin ospatu dugu aurten ere"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko apirilaren 10a

Urteroko ekintzek osatu dute aurten ere, Elizak Pazkoaldia ospatzeko duen programa, horien artean, aitortzak; otoitzaldiak eta Egubakoitzeko gurutz-bidea. Azken horretarako gainera, eguraldiaren laguntza ere izan zuten, aterri egin zuten-eta Portaloitik abiatu eta Santa Barbara bitarteko ibilbidea bertaratutako 150 lagunek.

Askok kontrakoa uste duten arren, 2012an ere zentzua du bizitzaren muina ardatz dituen egunotako Elizaren mezu tradizionalak: bizitza; heriotza; sufrimendua…. Eta elizkizunetan, mezu horiek gaurkotasuneko arazoei erreferentzia egiten diete, aurten bereziki, barkamena eta injustizia izan dira ardatz nagusi.

Debagoieneko herri guztietan izan dira eliz-ospakizunak eta bakoitzak bere aldetik egin dituzten arren, aspaldiko ohiturari eutsiz, Eguen Santuan, abadetzearen sormenaren eguntzat hartzen den egunean, Debagoieneko 13 abade elkartu ziren, otoitzaldia egin eta elkarrekin bazkaltzeko gero.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak