Ikastetxeak itxita badaude ere, zabalik daude egunotan, herriko ludotekak eta hainbat izango dira egingo dituzten ekintzak: apirilaren 11n, altxorraren bila jolasa egingo dute; apirilaren 12an, Musakolako igerilekuan jolasak prestatu dituzte eta Apirilaren 13an, egubakoitzean, Eroski ondoko Arruena parkea bilakatuko dute jolasgune.
Horiek badira, 3-12 urte bitartekoentzako Txatxilipurdi elkarteak prestatutakoak, 12 urtetik gorakoek Erdiguneko Gaztegunea izango dute zabalik, apirilaren 10etik apirilaren 15era bitartean, ohiko ordutegian (17.00-21.00). Aspertzeko aitzakiarik izan ez dezaten, gaur, martitzena, zirkoa izango dute; bihar, apirilaren 11, bertso afaria; egubakoitzean, sorkuntza-ginkana izango dute aukeran eta zapatuan, apirilaren 14an, berriz, kontzertua, futbolin txapelketa eta Mihiluze lehiaketa.