Kristauek gurutze-bidearekin hasi dituzte Ostiral Santuko ospakizunak

Ander Monedero 2012ko apirilaren 6a

Fededunek goizean goiz hasi dituzte Ostiral Santuko ospakizunak. Gurutze-bidea egin dute goizeko 8etan, Portaloian elkartu dira eta Santa Barbarako Goikobalu zelaigunean bukatu dute. Ibilbidean zehar, guztira, 14 geldialdi egin dituzte (Jesukristoren heriotzean bezala) eta geldialdi bakoitzean Jesukristok bere gurutzefikapena baino lehen egindako etapen pasarteak irakurri dituzte.

Goizekoa ez da gaur Arrasaten egingo den ospakizun bakarra, izan ere, Santa Teresa eta Uribarriko eliztarrek 11:00etan egingo dute euren Gurutze Bidea. Arratsaldean herriko lau elizatan Jesuskristoren heriotza eta Pasioa: San Juanen, Concepcionistas-en, San Andresen eta Santa Teresan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak