Kepa Urteagak kotatu du ideia asko bota zituztela atzoko bileran, denak jaso dituztela eta hemendik aurrera ekitaldiak zehaztu eta lotuko dituztela. "Egia esan jasotako denak dira egiteko modukoak, San Juanetan ez badira, beste data batzuetan", esan du.
Betiko hitzorduak mantendu
Urteagak esan du iazko aurrekontu bera izango dutela aurtengo San Juanek eta horren barruan antolatuko dituztela ekitaldiak: "ideia berri asko jaso dira baina betiko hitzorduak ere mantenduko dira, noski, Errementeri dantza, dragoi-jana eta danborrada, esaterako".
Jaiak desentralizatu egin behar direla ere aipatu zuten atzoko bileran eta antolatzen diren ekitaldiak jendearen partehartzearekin antolatzea. "Adibide bat jartzearren, demagun kaldereta bat egitea pentsatzen dugula. Ba kaldereta kuadrilen partehartearekin egingo zen, ez txartela erosi eta kitto", zehaztu du Urteagak.