Orratz lanen gaineko tailerrak puntua, kakorratza, bainika, gurutz puntua… egiten ikasteko aukera eskainiko du. Apirilaren 19tik ekainaren 21era bitartean izango dira eskolak, eguenetan, 15:00-17:30 ordutegian. Irakaslea Asun Mendizabal izango da.
Izena emateko: elkartean bertan (Pablo Uranga 4 behea), telefonoz (943 79 83 70 / 651 70 79 36) edota posta elektroniko bidez (ekin.emakumeak@telefonica.net).