Ekitaldi ugari liburuaren eguna ospatzeko

Ander Monedero 2012ko apirilaren 4a

Irakurketak gizartean eta pertsonen garapenean duen garrantzia nabarmentzeko asmoz, 1995. urtean UNESCO etxeak apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen. Irakurketa zaletasuna bultzatzeko eguna izendatu zenetik, liburutegiak bat egin du ekimenarekin eta hori ospatzeko, egitarau oparoa prestatu du.

Udal liburutegiak, liburuaren egunerako bakarrik ez, apirila osorako ekintzak antolatu ditu: argazki erakusketa; musika eta poesia emanaldiak, haur eta helduentzako ipuin kontaketak... Liburuaren asteko ekitaldiak apirilaren 17an Patxi Iturregik hasiko ditu Haize Kontra izeneko literatura solasaldiarekin. Hurrengo egunean, Maite Frankok Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria haurrentzako ipuin kontaketa egingo du. Hilaren 19an komiki solasaldia izango da eta 20an ipuin kontalariak izango dira Kulturaten: Mimi Barthelemy eta Alexis Diaz Piemienta.

Argazki erakusketa

Liburuaren nazioarteko egunean El placer de leer izeneko erakusketa zabalduko dute. Argazki bilduma honek irakurzaletasunaren plazerra erakustea du helburu eta maiatzaren 7a arte egongo da ikusgai.Ekimena ixteko, hilaren 27an Iban Zalduak, Xabier Montoiak eta Ibon Rodriguezek emanaldi bat eskainiko dute eta apirilaren 29an musika eta poesia emanaldi bat egingo dute Alberto Urretxo eta Marion Desjacques musikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak