Apirilaren 19an Kepa Junkera eta Xabier Amuriza gaztetxean

Ander Monedero 2012ko api. 4a, 11:54

Musikari bilbortarrak eta bertsolariak bizkaiako kopla zaharrak kantatuko dituzte Kooltur Ostegunak ekimenak antolatutako emanaldian.

Kepa Junkera musikariak eta Xabier Amuriza bertsolariak Beti Bizi izeneko lana aurkeztuko dute hilaren 19an, osteguna,  Arrasateko Gaztetxean. Beti Bizi lanean, bizkaiko 12 kopla zahar biltzen ditu, euskal kultura, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa uztartzen ditu. Xabier Amurizak berreskuratutako eta Leioa Kantika Korala abesbatzak abesten dituen Bizkaiko kopla dira, Kepa Junkera musikariaren ukitu bereziarekin landutakoak.

Lan berri honek iragana eta oraina uztartzen ditu eta gaztetxekoa emanaldi berezia izango da, izan ere, Junkera eta Amurizarekin batera musikari bakar bat egongo delako gaztetxeko oholtza gainean. Kooltur Ekintzak elkartearen esanetan, emanaldia ohikoa baino askoz ere intimoagoa izango da.

Izate, hilaren 12an

Kooltur Ostegunak ekimenaren hurrengo kontzertua apirilaren 12an izango da. Bertan, Donibane Ziburuko Izate taldea arituko da. Iparraldeko taldeak post-hardcorea lantzen du eta aurreko urtean kaleratu zuen Gure negu hotzak izeneko lana aurkezten dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak