Filipinetako gatazkaren gaineko hitzaldia, 18:30ean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 3a

Gatazka politikoa, soziala eta armatua bizi dituzte aspalditik Filipinetan eta negoziazio prozesu batean murgilduta daude orain. Bada, prozesu horretan parte hartzen dabilen Filipinetako Fronte Demokratiko Nazionaleko ordezkari batek hitzaldia emango du gaur, martitzena, 18:30ean, Kulturateko areto nagusian.

Hitzaldian hizpide izango dituzte "herri indigenen aurkako politika diskriminatzailea, baliabide naturalen lapurreta enpresa multinazionalen partetik, segurtasun indarren eta beraien aliatu diren paramilitarren giza eskubide urraketak edota nekazaritza erreforma".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak