Aner Arregi taldeko kideak dirua batzeko medoto hau aukeratzearen zergatiak azaldu dizkigu: "Jendearengana hurbiltzeko eta ezagutzera emateko bide ona da".
Ekarpenekin, 690 euro
Rock taldeak 690 euro behar ditu Culo de luciernaga izeneko bideoklipa grabatzeko. La sed del fuego deituriko euren hirugarren lanaren aurkezpen kanta izango da hori. Arregik eman dizkigu proiektuaren gaineko azalpenak: "Lagundu nahi digunak verkami.com orrialdean sartu eta bertan egin dezake ekarpena. Gutxieneko kopurua hamar euro da. Egia esan, harrituta ere bagaude, bada-eta 25 euro eman digunik ere".Dagoeneko 175 euro jaso dituzte, baina proiektuak epemuga du eta 25 egun gelditzen dira emariak egiteko. Batutako dirua kamera digital bat alokatzeko eta bideoklipean dohainik parte-hartuko duten aktoreendako jatekoa erosteko erabiliko da.
Laguntzaileei sariak emango dizkiete trukean, besteak beste: kreditutan azaltzea, taldeak sinatutako diskoa, bideokliparen DVDa, bi sarrera kontzertu baterako, eta Culo de luciernaga zuzenean kantatzea.
Taldearen asmoa da apirilean egitea bideokliparen grabaketa eta maiatzean muntaia. Azkenik, ekainean jarriko dute sarean ikusgai. Josu Arteagak egingo ditu kameralari lanak.
Kontzertuak
Taldearen hurrengo kontzertuak izango dira: hilaren 28an Arrasateko gaztetxean eta maiatzaren 11n Oñatiko Antton tabernan.