Squashean jokatzen ikasten

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 3a

Arrasateko Kirol Elkarteko Squash taldeak antolatuta, lehen lagunarteko topaketa egin zuten zapatuan Antoñako kantxan, kirol hori ezagutzeko eta praktikatzeko aukera emateko helburuarekin. Deialdiak adin, sexu eta joko maila ezberdinetako 16 lagun batu zituen eta antolatzaileen balorazioa oso positiboa da.

Zortzina jokalariko bi koadro osatu ziren hasteko; eta ondoren, koadro nagusia jokatu zuten talde bakoitzeko lehen lauek eta kontsolaziokoa gainontzekoek. Sailkapen partiduak iritsi ziren ostean eta, azkenik, finala jokatu zuten AKE Squasheko Silverio Alvarez eta Aritz Gordok; final oso parekatua izan zen eta Gordok irabazi zuen.  

Ekimenak emandakoarekin oso pozik geratu ziren antolatzaileak, parte-hartze polita eta giro ona nagusitu zirelako eta hasiberriek interes handia erakutsi zutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak