Feminismoa aldarrikatzen hasiko ditu AGAKOk 21. urteurreneko ospakizunak

Ubane Madera 2012ko apirilaren 3a

Feminismoa, nekazaritza, presoak eta etxebizitza kontuak. Hitzaldi eran gai horiek landuko dituzte Arrasateko gaztetxean gaur, martitzena, hasi eta apirilaren amaierara arte. AGAKOren, Arrasateko gazte asanbladaren 21. urteurrenaren bueltan antolatu dute hitzaldi-sorta da hori. Datozen egunotan ospakizun-ekitaldi gehiago izango direla iragarri du AGAKOk.

Gaurko hitzorduari dagokionez,Irati Salsamendi Mugarik Gabe eta Bilgune Feministako kidea izango da gaztetxean (19:00). Bideo proiekzio bi eskainiko dituzte eta horren ostean, "eztabaida dinamikoa" egingo dute. Aldi berean, Ertamerikako mugimendu feministen argazki erakusketa izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera, baita bihar ere.

Mahai-inguruak eta beste

Apirilaren 10ean, berriz, nekazaritzaren gaineko mahai-ingurua eta eztabaida iragarri dituzte; apirilaren 17a, berriz, Nazioarteko Preso Politikoen Eguna izendatu, eta dokumentala eta eztabaida izango dira; apirilaren 24an, emakume indigena eta nekazaritzaren gaineko hitzaldia egingo dute eta hitzaldi sorta horrekin bukatzeko, apirilaren 25ean etxebizitzaren gainean jardungo dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak