Arrasatekoa, Gipuzkoako ezti ilunik onena

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 2a

Hala erabaki zuen atzo, domeka, Zegaman ospatu zen Erle Egunaren barruan egindako ezti lehiaketako epaimahaiak: Garbiñe Aramendi arrasatearrarena dela kategoria horretako eztirik onena; txilar eztidun poto batekin eraman zuen txapela. Garbiñe Aramendi eta bere senar Murgiondok 40 urte daramatzate erleekin lanean.

Zegaman egiten den ezti lehiaketaren hamalaugarren edizioa izan zen atzokoa eta 21 eztigilek parte hartu zuten. Lore askoko eztiaren kategorian, Zeledonio Askasibar zarauztarrak eraman zuen lehen saria; eta akazia-eztiaren kategorian, Itsasondoko Manuel Agirrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak