Alde Zaharreko mugikortasunaren inguruko aldaketen gainean, besteak beste gaurko Gobernu Batzarrean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko apirilaren 2a

Astelehenero izaten den Tokiko Gobernu Batzordean, hainbat dira gobernuko kideek arratsaldeko 4etan hasita landuko dituzten gaiak; horien artean, Hirigintza Sailetik proposatuko dituzte esateko: Arrasate, Antzuola, Bergara eta Oñatiko Udalerrien artean mugaketa burutzeko batzordea izendatzea; Alde Zaharreko mugikortasunaren inguruko aldaketen egoera zertan den azaldutuko dute gero eta baita, Elorregi-Oñati eta Elorregi-Epele arteko bizikleta eta oinezkoentzako bide zatien lehenengo fasearen proiektuaren nondik norakoak.

Bestelako gaien artean, Ingurumen Batzordean, besteak beste, Arizmendi Ikastolak LKSrekin elkarlanean antolatu gura duen XXI.mendeko Etxebizitzak 2012 jardunaldietarako proposamena aztertuko dute. Horrez gainera, Garagartzako ortuak ere berbagai izango dituzte, hainbat uko eta adjudikazio aitzaki. Kultura eta jai batzordeak, berriz, apirilerako antolatutako kultura ekintzen berri emango dute, horien artean, VIII. Udaberriko musikaldiaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak