Zabalik egoten den egunetako ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera 9:00-13:00 eta 16:00-21:00; zapatutan, 09:00-13:00; eta domeka eta jai egunetan, itxita.
Erreserba finkoak egiteko epea zabalik
Instalazio horietarako nahiz Musakola, Mojategi eta Iturripekoetarako erreserba finkoak egiteko epea, bestalde, zabalik dago jada: apirilaren 20ra arte egin daitezke eskaerak maiatza, ekaina, uztaila eta irailerako.
Eskaerak Musakolako bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik eguenera, 09:00etatik 20:00etara; eta egubakoitzetan, 09:00etatik 15:00etara.
Pilateseko hastapen ikastaroa hilaren 16tik
AUKEAtik jakinarazi dutenez baita ere, Pilatesen hastapeneko ikastaro bat martxan jarriko dute hilaren 16an. Ordutegiak dira: astelehen eta eguaztenetan, 09:15ean; eta martitzen eta eguenetan 15:00, 18:30 eta 20:30ean.
Ikastaroak bi asteko iraupena izango du (lau saio) eta bertan Pilateseko oinarrizko teknika irakatsiko da. Behin ikastaro hori eginda, jada martxan dauden ikastaroetan parte hartu ahal izango du ikasleak.
Ikastaroaren prezioa: 17,88 euro da abonatuentzat; 28,88 euro ez abonatuentzat. Interesatuek AUKEAko bulegoetan eman behar dute izena.