Dominak jantzita itzuli dira Dragoi taldekoak Aerobikeko Euskadiko Txapelketatik

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 2a

Zapatuan jokatu zen txapelketa Mungiako J.A. Agirre kiroldegian. Arrasateko gimnastek lehen postua lortu zuten taldeka, bikoteka eta bakarka. 

Taldeka (5. nibela) Aintzane Rodriguez, Ione Goikolea, Leire Gonzalez, Leire Poyato eta  Saioa Arriolak irabazi zuten lehen saria; bikoteka (5. nibela) Nerea Otxoa eta Olatz Fernandezek; eta bakarka (4.nibela) Eider Altubek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak