MUk mailari eusteko beste pauso bat eman zuen

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 1a

San Inazio taldeari irabazita (92-66) Lehen Nazionalean geratzeko beste urrats bat eman dute Josu Larreategiren mutilek. Gainera, EBA ligan diharduen EHU Araba taldeak irabazi egin du aste bukaeran, eta maila horretan mantentzeko txartela lortu du. Hori horrela, jaitsiera faseko hirugarren postuan bukatzen duen taldeak mailari eutsiko dio. Une honetan MU dago leku horretan.

San Inazioaren kontrako lehia oso gogorra izan zen; emaitzak erakusten duena baino askoz gogorragoa. Kanpotarrak jokalari gutxirekin joan ziren partidura, eta indarrak dosifikatze aldera, zonakako defentsarekin hasi zuten partidua. MUri kosta egin zitzaion lehian sartzea, baina partidua goitik-behera menderatu zuen.

Hirugarren laurdena

Partiduko tarte txarrena hirugarrena izan zen. San Inazio 7-15eko partziala egin zuen eta markagailua estutu. MUk hutsartea eskatu eta 15-4ko partziala egin zuen, lehia erabakita utzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak