Governors-en 'Bertigo' abestiaren bideoa hilabete barru ikusgai

Ander Monedero 2012ko api. 3a, 15:51

Governors talde arrasatearrak  Bertigo abestiaren bideoklipa grabatu berri du. Grabaketa lanak martxoaren 22an hasi zituzten Bilboko On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian eta zapatuan bukatu zituzten Arrasateko Polmetasa fabrika zaharrean. Paneo 360 enpresako David Zabalaren gidaritzapean grabatu dute. Zabalak taldearen Kristal kolpatuak bideoa zuzendu zuen eta emaitza ikusita talde arrasatearrak zuzendari lekeitiarrarekin errepikatzea erabaki du.

Bertigo abestia 'Collage' izeneko diskoa ixten duen abestia da eta pertsonen bizitzan bertigoa sortzen duten gauzei buruz hitz egiten du: erronka berriak, hipotekak, desjabetzak, ardurak... Hori dena islatzeko erritmo biziko bideoklipa izango dela esan digu Juan Sang taldeko abeslariak.

Bideoan, taldea Polmetasa zaharrean jotzen ikusiko da, zuzenean erabiltzen duten su eta kea eta guzti. Ez hori bakarrik, martxoaren 22an Bilboko On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian grabatutako irudietan Willy Toledo aktore ezaguna agertzen da. J. Sang-en esanetan, Toledo ez da bideoklipeko pertsonai nagusia, baina bideoan protagonismoa du. Toledorekin lan egitea oso erraza izan da. Bideoa grabatzeko 20 ordu baino gehiago behar izan dute.

Bideoa hilabete barru

Grabaketa lanak egin ostean, bideoaren muntaia egitea besterik ez da geratzen. Governorseko kideek hilabete barru kaleratzea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak