Ikurrinak Arrasateko hainbat puntutan ipini dituzte salgai, besteak beste, Irati, Kimetz eta Meneta eta Txitxinpe tabernetan eta Uxue dendan.
Arrasateko Bai Euskal Herriari ekimenak dei egin du aurtengo Aberri Egunean Arrasateko balkoietan Ikurrinak jartzeko. Baita Iruñean egingo duten Aberri Eguneko jaira joateko ere. 12:00etan hasiko da manifestazioa Iruñean, Golem zinemetatik abiatuta, eta hortik aurrera egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte. Tartean Arrasateko Gose taldeak kontzertua egingo du.
Ikurrinak Arrasateko hainbat puntutan ipini dituzte salgai, besteak beste, Irati, Kimetz eta Meneta eta Txitxinpe tabernetan eta Uxue dendan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.