Ane Herrero entrenatzaileak adierazi digu: "Kantxara ondo irten ezean, edonork irabazi gaitzake. Ez dugu gure jokoa ondo egin". Gaineratu digu orain buru-belarri jarriko direla igoera fasea prestatzen. Maiatzeko lehen asteburuan jokatu da. Bestalde, Kopa ere jokatuko dute. Hori apirilaren 14an hasten da, baina eurek atsedena dutenez, apirilaren 21-22ko asteburuan izango dute lehen partidua.