"Nahiko ondo joan da, baina partaidetza eskasa izan dugu. Iaz 16 bikote etorri zen, eta aurten sei", kontatu du apur bat penatuta SUDC elkarteko presidente Juan Luis Arkauzek.
Maila polita
Edozelan ere, partaideen artean maila polita izan dela ere aitortu du. Hala erakusten dute bukaerako puntuazioek: 29-30 bukatu dute lehen eta bigarren bikoteak eta 28-30 hirugarren eta laugarrenak. Eta behin baino gehiagotan erabili izan behar dute zintazko metroa puntuak zeini eman erabakitzeko.
Eta hori agerian geratu da, baita ere, gazteengan: "Ikusten da gazteak hobetzen doazela urtetik urtera. Batzuek, gainera, galdu dutenean negar eta guzti egin dute".
Datorren urtean berriro
Ezin bestela izan eta pozik, zeuden, berriz irabazleak: "Iaz hirugarren izan ginen, aurten irabazi egin dugu; datorren urtean ere etorriko gara", azaldu dute Vera eta Garazik.
Orokorrean, baina, goiz polita pasatu ahal izan dute Monterron ondoko zelaira gerturatu diren neska-mutikoek, eta akaberan ondo irabazitako hamarretakoa eman diete SUDC elkartekoek.
Egubakoitzean, elkarte artekoa
Datorren egubakoitzean, berriz, nagusien txanda izango da: "14 bat bikote etorriko dela espero dugu", dio Arkauzek. Kasu horretan, 09:30ean zabalduko dute izenematea, eta 10:00etan hasiko da txapelketa. Gaur bertan entrenatzen ikusi ditugu batzuk, datorren egubakoitzean sardina-hamarretakoa galdu nahi ezta.