Beste hedabide batzuetan argitaratu dutenaren arabera, Arrasateko 49 urteko gizonezko batek istripua izan zuen atzo, zapatua, parapentea egiten zebilela Errioxan. Ondorioz, erreskatatu egin behar izan zuten eta Errioxako Osasun Zerbitzuko hainbat kide, Guardia Zibila eta Errioxako Gobernuko zenbait baso-zaindari mobilizatu behar izan zituzten. Gizonezkoa helikopteroz eraman zuten Logroñoko San Pedro ospitalera.
Goienak ez du gertakaria egiaztatzerik lortu.