Madrildik Arrasatera bidean, Gatzagainen dagoeneko zain zituen lagunak Jose Inazio Gaztañagak, eta haien babespean iritsi zen Arrasatera, bozina artean. Arrasaten, pasilloa egin zioten autotik jaitsi eta Seber Altube plazaraino.
Neskalaguna eskutik helduta eta irribartsu egin zuen plazarako bidea Gaztañagak, eta han herrikideen omenaldi beroa jaso zuen, lore-sorta, aurresku eta bestelako opariekin. Hortik aurrera, nahikoa lan izan zuen Gaztak inguruan zituen lagun guztiak agurtzen.
Argazkiak: Julio Calleja