Hauxe da Itzuliak Arrasaten egingo duen ibilbidea:
Garagartza-Udala plaza-Arrasate Pasealekua-Takolo biribilgunea-Autobidea (Fagor Arrasate ondotik)-Eroskiko biribilgunea-Epeleko biribilgunea-Kanpanzar gaina.
Ertzaintzak karrera pasa baino ordu bete lehenago itxiko du bidea ibilbide honetan, 13:15etan eta 14:45ak arte izango du itxita.
Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek honako ordutegia aurreratu dute ibilbidearen inguruan:

Garraio publikoan ere eragina
- Hiribusa: 13:35-14:30 inguruan hiribusa ez da pasako Uribarri-Erguingo geltokitik (Arimazubi, Uribarri, Garaia, Itxaropena, Udalpe, Gorostiza, Maitena, Erguingain, Erguin, Zarugalde).
- Pesa, Bizkaibus eta Hnos Arriaga: Zerbitzu hauetan ere izango du eragina itzulia Arrasatetik pasatzeak.
Bestalde, 6an Kanpanzarretik Oñati aldera joango da itzulia. Jendeak ikustera joan nahi izanez gero, 16:45-17:15 artean pasako da Epeleko biribilgunetik.
Eta apirilaren 7an, Oñatirako sarrera itxita egongo da San Prudentzion Itzulia bertatik igaro baino 2 ordu lehenagotik.